2018ko Basozabal Golf Klubeko Akzioak

acciones

Elkargoa, Donostiako Basozabal Golf klubeko 10 akzioren jabe da.

Akzio hauen helburua, urtebetez eta akziorik erosi behar izan gabe, klubeko bazkide izatearen abantailez gozatzeko aukera ematea da.

Elkargoko akzioak erabiliko dituzten elkargokideek, edozein akziodun bezala erabili ahal ditzakete, bai golfean jolasean edota gainerako ekipamenduen bidez: Social Club, igerilekuak, tenis eta paddle-kantxa, jatetxea, golf denda,…

Interesa duenak ingeniariak@ingeniariak.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko du leku bat eskatuz.

Zenbateko hau, ez da itzuliko eta hurrengo urteko kirol kuota barneratuko du, hau da, elkargokideak ez du inolako ordainketa gehigarririk egin beharko urte horretan zehar, Behin abonua egina dagoela, itzulketa eskubiderik ez da izango, ez zatikakoa ez totala.

Araudia

1. Elkargoak, urtero, urrian zehar, bere kolektiboa informatuko du (egokien iruditzen zaion komunikabidetik), Akzioen existentziaz eta rabilera aukeraz.

2. Interesdunek, idatzizko eskaera egingo dute urteko edozein momentuan. Hurrengo urteko plaza esleipena urriaren 31a izango da.

3. Idatzizko eskaera egin duenak, akzio bakarra eskatzeko aukera izango du, eta norbanakoaren erabilerarako besterik ez da izango.

4. Erabilera eskubidea urte bakarrerako izango da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

5. Elkargoak, itxaron zerrenda egingo du. Hau, blokeetan antolaturik egongo da:

  • Lehenengo blokea. Elkargoko akzioak erabili ez dituztenen zerrenda.
  • Bigarren blokea. Urtebetez erabili dituztenen zerrenda. Horrela beti.
  • Bloke bakoitzaren barruko ordena, eskaeraren zaharrenez aurrerakoa izango da. Horrela bada, ordenaturiko zerrenda bakarra egongo da, lehentasuna, zerrendako lehenak izango duelarik. Ezaygarri berdinak dituztenen elkargokideen eskaerak badaude, zozketa egingo da, itxaron-zerrenda ordenatzeko helburuarekin.

6. Elkargoa, erabilgarri dauden akzio guztiak banatuko ditu.

7. Elkargokide batek, bere akzioa abenduaren 31 baina lehenago itzultzen badugu, itxaron zerrendan ondorengoari emango zaio, urtearen bukaeraraino erabili ahal izango duelarik. Baita, beste urte gehigarria. Uztailaren 1a baina lehenagoko epea bada, bi urteko erabilera kontatuko da, bestela, urtebetekoa.

8. Dauden akzioak baina eskaera gutxiago baldin badaude, erabiltzaileei akzioa erabiltzeko aukera eskainiko zaie, urte gehigarria bezala.

Oharra: 2017. urtean ordaindu beharreko zenbatekoa, 2018an akzioa disfrutatzeari dagokiona, 1.400 eurokoa izango da.

Ezagutzera eman:
X