Caf-Elhuyar sariketaren edizio berria

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea helburu duen sariketa. Ezagutza da txertoa da aurtengo leloa, eta berrikuntza batekin dator: bi sorkuntza-beka emango dira, baten ordez. Gainerako kategoriek berdin jarraituko dute.

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria horien irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko dituzte.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 euros, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura eskuratuko ditu.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-bekak. Zientziaren / teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, baita eskultura ere.

Azken urteetan egin den moduan, oraingoan ere, NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta beste sariekin bateragarria da.

Lanak 2021eko otsailaren 12ra bitartean aurkez daitezke honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus

Informazio zehatza sakatu hemen

Ezagutzera eman:
X