
Urtero bezala, Gabonetako Eskaintzarekin hasiko gara.
Ohiko produktuen artean, aurten berri gisa sartu ditugu:
- Marqués de Riscal Verdejo
- Alcorta Audaz Ondua
- Marqués de Murrieta Erreserba
- Izadi Erreserba
- Ysios Erreserba
- Mistinguett Cava
- Perrier Jouët Xanpaina (Azken lau urteetan Donostiako Zinemaldiak aukeratu duen xanpaina)
Alcorta Audaz, Izadi eta Ysios ardoak, Elkargoko anagramarekin pertsonalizatuak izango dira (agian, azkeneko eskaerak ez dira anagramarekin pertsonalizatuko).
Elikagaiak:
- Serrats Antxoak. Zuen eskaerak direla eta, produktu berri hau aukeratu da.
- Beso, solomo eta txorizoa, ohiko produktuak azken kanpainetan, non hornitzailea aldatu dugun, beti ere, kalitate eta preziorik onena bilatuz.
- Eceiza Turroia, 3 turroi desberdin aukeratu ditugu, banaka eskuratu ahal izateko.
Aisia beste bati ala norberari oparitzeko ideala:
- Talaso Zirkuitoa +Dastatze menua: 2 ordu pertsoneko, 2019/12/31ra arteko baliotasunarekin.
- 4 sarrera Talasoterapia Zirkuitora: 2 ordu pertsoneko, 2019/12/31ra arteko baliotasunarekin.
Eskaera egiteko:
Eskaera egiteko bi aukerak:
- Eskaera online (aukera hau gomendatzen da). Eskaera egiteko hemen sakatu (zure gakoak gogoratzen ez badituzu, bidali emaila honera)
- Postaz bidalitako eskaera inprimakia ala hemen deskargatu dezakezu.
kultura@ingeniariak.eus mailera inprimaki betea bidali ala Elkargoko bulegoan entregatu.
Elkargoak eskaera jaso dueneko baieztapena jasotzeko, bi egun itxaron. Jasotzen ez baduzu, Elkargora deitu. Josunegatik galdetu dezakezu 688 643 992 / 943 42 39 18.
Eskaera egiteko azken eguna 2018ko azaroaren 11a.
Eskaera jasotzeko:
Produktuak iazko lokal berean jasotzeko prest egongo dira.
- Tokia: Brunet pabiloietako bulego eraikinaren garajean, Oria Etorbidea, 10. Lasarte-Oria planoa ikusi
- Datak: 2018ko azaroaren 28tik abenduaren 6ra, biak barne.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20etara.
- Bestalde, abenduaren 1 (larunbata) eta 6 (osteguna), 10etatik 13etara.