Nobedadeak
Ohiko produktuen artean, aurten berri batzuk sartu ditugu:
1. Edariak
- O’Roncal Godello ardo txuria.
- Jacobs Creek Shiraz Double Barrel. Australiako ardo beltza, lehenik upel tradizionaletan zahartzen dena eta ondoren 20 urte baino gehiagoz whisky irlandarra izan duten upeletan ontzen dena.
- Conde Valdemar. Aurten 6 kopako eskaintza bereziarekin dator 12 botila erosteagatik.
- Viña Real: Upategiaren informazioa irudiekin eta Errioxako hiru upategien bideoa.
- Ysios erreserbako ardoa Elkargoaren anagramarekin pertsonalizatuko da (ez da bermatzen azken eskaeretarako).
*Ardo guztiak 6 botilako kutxetan eskaintzen dira.
2. Jatekoak
- Nafarroako potxa berde eta zuriak. Aurten berritasun gisa, Bujandako potxa berde eta zuriak ditugu.
- Ahate foiea. Foie hornitzaileetako bat aldatu dugu, kalitaterik onena bilatuz. Rougié 1875ean sortutako enpresa da, ahate munduan ibilbide luzea duena.
- Turrones Eceiza, aurten Eceiza hiru turroi barietate oso interesgarriekin harritu gaitu: Kurruskaria Jijonarekin, Sesamo krokante eta pistatxoskoa eta teila eta zigarrozkoa.
Eskaera egiteko
Bi aukera daude:
- Eskaera online egiten da; horrela, produktuen deskribapena kontsulta daiteke.
- Ezohiko kasuetan bakarrik onartuko da eskaera paperean egitea. Bidali e-maila honako helbide honetara: kultura@ingeniariak.eus 2021eko Gabonetako eskaintzan jasotako produktu guztien dokumentua bidalita.
Bi kasuetan, eskaera posta elektronikoz jaso izanaren berrespena jasoko duzu. jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Elkargoarekin. Eskaerak asotzeko azken eguna: 2021eko azaroaren 10a.
Eskaera jasotzea
Produktuak iazko lokal berean jasotzeko prest egongo dira.
- Tokia: Brunet pabiloietako bulego eraikinaren garajean. Lasarte-Oria. Planoa ikusi.
- Datak: 2021eko azaroaren 26tik abenduaren 4ra, biak barne.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20etara.
- Azaroak 27 eta abenduak 4, larunbatak, 10etatik 13etara.
OHAR GARRANTZITSUA:
- Produktuak jasotzen diren bitartean, nahitaezkoa izango da maskara une oro jantzita eramatea.
- Bilketa-puntuan dauden Elkargoko langileek bakarrik manipulatu ahal izango dituzte produktuak.
- Aipatutako datetan jaso ez diren eskaerei horiek bildu, garraiatu eta biltegiratzeko kostuak kargatuko zaizkie.
- Hemen duzue eskuragarri aurreko urteko produktuen balorazioa