Nobedadeak
Ohiko produktuen artean, aurten berri batzuk sartu ditugu:
1. Edariak
- VIONTA Godello, D.O. Monterrei ardo txuria.
- Ribera Duero, ondua Valdubón, 40 urte gorako mahaztiekin egindako ardo ondu berezia.
- Bakeder, 11 hilabeteko upela duen udalerriko ardoa, Guardiako herriari omenaldia.
- Los Lingues Gran Reserva Carmènere. Los Lingues, txiletar ardoa, Andresen mendikatearen azpian dago, Colchagua haranean.
- Conde Valdemar: Iaz bezela, aurten ere 6 kopako eskaintza bereziarekin dator 12 botila erosteagatik.
- Ysios, egile-ardoa, Elkargoaren anagramarekin pertsonalizatuko da (ez da bermatzen azken eskaeretarako).
- BIDASSOA garagardoak, 6 garagardoko packa, bakoitza hurrengoaren oso desberdina. Pack hau zapore berriak aurkitzeko gogoa duten pertsonentzat pentsatuta dago.
*Ardo guztiak 6 botilako kutxetan eskaintzen dira.
2. Jatekoak
- Nafarroako zainzuri estra. Aurten, berrikuntza gisa, Nafarroako zainzuriak ditugu kristalezko potoetan, Bujandaren eskutik.
- Eceiza turroiak, aurten, iazko Teila eta Zigarro turroiaz gain, bi barietate oso interesgarrirekin harritu gaitu, Arroz esne kurruskaria eta Txokolate bizia Armañak erara.
Eskaera egiteko
Eskaera online egiten da; horrela, produktuen deskribapena kontsulta daiteke.
*BETI, eskaera posta elektronikoz jaso izanaren berrespena jasoko duzu, minutu gutxiren buruan. Jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Elkargoarekin.
Eskaerak jasotzeko azken eguna, 2022ko azaroaren 9a.
**Ezohiko kasuetan bakarrik onartuko da eskaera paperean egitea. Bidali e-maila honako helbide honetara: kultura@ingeniariak.eus 2022ko Gabonetako eskaintzan jasotako produktu guztien dokumentua bidalita.
Eskaera jasotzea
Produktuak iazko lokal berean jasotzeko prest egongo dira.
- Tokia: Brunet pabiloietako bulego eraikinaren garajean. Lasarte-Oria. Planoa ikusi.
- Datak: 2022ko azaroaren 25etik abenduaren 3ra, biak barne.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20etara.
Azaroak 26 eta abenduak 3, larunbatak, 10etatik 13etara.
OHAR GARRANTZITSUA:
- Bilketa-puntuan dauden Elkargoko langileek bakarrik manipulatu ahal izango dituzte produktuak.
- Aipatutako datetan jaso ez diren eskaerei horiek bildu, garraiatu eta biltegiratzeko kostuak kargatuko zaizkie.
- Hemen duzue eskuragarri aurreko urteko produktuen balorazioa.