Nobedadeak
Ohiko produktuen artean, aurten berri batzuk sartu ditugu.
Edariak
- Vionta Albariño. Ardo handi bat, mahatsaren aroma-indarra eta hondarren gainean beratutako hilabeteetan lortutako egitura lotzen dituena (6 botilako kaxetan eskaintzen dira).
- Marqués de Riscal. Iraunkortasunaren aldeko estrategian murgildurin, bere erreserbari sare ikonikoa ezabatzen dio. Marques de Riscaleko ardoak dotoreziagatik, tradizioagatik eta zahartze onagatik nabarmentzen dira (6 botilako kaxetan eskaintzen dira).
- Château Thieuley (Burdeos). Bordeleko ardo beltz tipikoa da, eskualdeko mahats klasikoak erabiliz, hala nola Merlot, Cabernet Sauvignon, Cabernet Franc eta Petit Verdot (6 botilako kaxetan eskaintzen dira).
- Moët Chandon. Hau da etxeko xanpain enblematikoena, estilo orekatu eta freskoarekin. Fruta-notak ditu, hala nola sagar berdea, zitrikoak, eta brioche eta almendra kutsua, testura krematsuarekin. Moldakorra eta egokia da bai ospakizunetarako bai otordu arinetan laguntzeko (banakako kutxetan eskaintzen da).
Janariak
- 1881 Olioa. Olio berezia da, Manzanilla, Hojiblanca eta Lechín barietateen nahasketa, une bereziez, gourmet gastronomiaren eskutik gozatzeko aproposa.
- Campos Monjardín Olioa. % 100 Arbekina olibekin egindako olioa. Hotzean prentsatua eta lehen kalitateko Birjina estra bezala kalifikatua, % 0,1 baino azidotasun txikiagoarekin. Campos Monjardin olioa, 3 litroko banakako latetan eskaintzen da.
Eskaera egiteko
Eskaera online egiten da; horrela, produktuen deskribapena kontsulta daiteke.
*BETI, eskaera posta elektronikoz jaso izanaren berrespena jasoko duzu, minutu gutxiren buruan. Jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Elkargoarekin.
Eskaerak egiteko azken eguna, 2024ko azaroaren 9a.
**Ezohiko kasuetan bakarrik onartuko da eskaera paperean egitea. Bidali e-maila honako helbide honetara: kultura@ingeniariak.eus 2024ko Gabonetako eskaintzan jasotako produktu guztien dokumentua bidalita.
Eskaera jasotzea
Produktuak iazko lokal berean jasotzeko prest egongo dira.
- Tokia: Brunet pabiloietako bulego eraikinaren garajean. Lasarte-Oria. Planoa ikusi.
- Datak: 2024ko azaroaren 27tik abenduaren 5era, biak barne.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20etara.
Azaroak 30, larunbata, 10etatik 13etara.
OHAR GARRATNTZITSUA:
- Bilketa-puntuan dauden Elkargoko langileek bakarrik manipulatu ahal izango dituzte produktuak.
- Aipatutako datetan jaso ez diren eskaerei horiek bildu, garraiatu eta biltegiratzeko kostuak kargatuko zaizkie.
- Hemen duzue eskuragarri aurreko urteko produktuen balorazioa.