Dakizuenez 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra EUSKARALDIA ospatuko da eta gure Elkargoak ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitu.
Helburua hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea. Horretarako ondoko bi roletako bat har dezakegu 11 egunez:
Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Anima zaitez eta eman zure izena: http://izenematea.euskaraldia.eus