Inspira STEAM 2019-2020 mentoreen bila dabil Donostian!

2020an Gaztelekuetan mentore izan nahi duten zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen bila gabiltza Donostian!

Zer dakar aholkulari izateak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea gazteen artean, batez ere, nesken artean.
  • Zortzi orduko doako prestakuntza bi saiotan jaso, “Generoa eta teknologia” eta “Aholkularitzako dinamikak” gaien inguruan, saioetarako zuen eskura jartzen dugun materiala ezagutzeko.

Formakuntza saioak 2020ko urtarrilaren 15 eta 22an izango dira, 15:30 – 19:30 ordutegian, Donostian.

  • Donostiako hiru Gaztelekuetan hiru saio dinamizatu bertako hezitzaileekin batera. Saio hauek ordu t’erdiko iraupena edukiko dute, 12-14 urteko gazteei zuzendua eta ondorengo datetan izango lirateke:

ALTZA GAZTELEKUA

Martxoak 4, 11 eta 25 asteazkenak – 18:00etatik-19:30era

INTXAURRONDO GAZTELEKUA

Martxoak 5, 12 eta 26 ostegunak 18:00etatik 19:30era

MARTUTENE GAZTELEKUA

Martxoak 5, 12 eta 26 ostegunak 17:30etik 19:00etara

  • Antolatzaileek emango dizkizueten gogobetetasuneko galde-sortak betetzea.

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Prestakuntza, arloko adituen aldetik.
  • Materiala baliabide eta jarduerekin, aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

Interesa baduzu, bidali email bat, urtarrilaren 15a baino lehen, helbide honetara: inspira@deusto.es, GAIA: Donostiako Gaztelekuan mentore

Informazio gehiago sakatu hemen

Ezagutzera eman:
X