Pint of Science zientzia dibulgazio jaialdiaren 8. edizioa protagonista izango da behin berriro ere: Donostiako tabernetan, maiatzaren 22, 23 eta 24an.

Pint of science 2023, ikertzaileak eta ikusleak tabernetan elkartzea proposatzen duen zientzia- dibulgazio ekimena maiatzaren 22, 23 eta 24an iritsiko da gure herrialdeko, eta, zehazki DONOSTIALDEAko,     tabernak     zientzia     eta     esperientziaz     betetzeko     asmoz. Espainiako 58 hiritan ospatuko da, mundu mailan parte hartze handiena duen bigarren herrialdea izanik. Jaialdiaren 8. edizio honetan DONOSTIAko 4 tabernek eta, berrikuntza bezala, ORERETAko taberna batek hartuko dute parte, 3 egunetan zehar guztira 28 zientzialarik aurkezturiko 24 hitzaldi eskainiz. Gutiz doakoa den ekitaldi honen egitaraua, tabernetako helbideak, aurkezpenen gaiak eta ordutegiak jasotzen dituene, osorik aurki daiteke https://pintofscience.es/ webean.

Zientzialariek tabernak eta herriak zientziaz betetzen dituzte

Pint of Science 2023, Zientziaren Dibulgazio Jaialdia, gure herrialdean ospatzen den 8. edizioa izango da. Zientziaren komunikazio-modu berezi honen ezaugarri nagusia oso espainiarra den zerbait da, izan ere, hiru egunez, gure hirietako tabernak, bat-bateko laborategi bihurtuko dira, ohiko bezeroei eta interesdun guztiei Espainiako zientziaren azken aurrerapenak erakusteko.

Geografia osoan banatutako 58 herrietan hasiko da 2023-ko edizioa, datorren astelehenean, maiatzak 22, erabat doan izango diren, 300 ekitalditan banatutako, 500 hitzaldi baino gehiago jasoz. “Ekimena urteetan zehar hazten ikusteak, tabernetan ospatu ahal izateak, ikusleek zientziarenganako duten ikuspegia eraldatzeak eta ikerlari eta hizlari handien parte hartzeak izugarri aberasten dute Pint of Science eta ekimenean sartuta gauden guztiak” dio Ana Peñak, jaialdiaren edizio homen komunikazio- arduradunak; “uste dugu publiko orokorra dela interesdun nagusia, baina zientzialariak berauek dira ekimenak motibatzen dituen lehenak, beren lana kontatzeko interesa eta zientzia gizartera eramateko premia erakutsiz ”. Espainiako ikertzaile puntakoenek hainbat alorretako proiektuei buruz hitz egingo dute: Neurozientziatik Astrofisikara, Medikuntzatik Historiara, Matematikarako Superkonputaziotik, Ekonomiatik Zoologiara, beti ere hizkuntza ulergarri eta hurbilean.

 DONOSTIAN egingo den jaialdian, gaurkotasuneko gaiak aztertuko dira, etorkizuneko sendagai adimentsu eta materialen garapena, gure planetaren eta gure buruaren bitxikeriak esaterako. Edizio honetako ekitaldietan zuzeneko esperimentuak eta erakustaldiak, bakarrizketa zientifikoak, ikuskizunak edo proiekzioak izango dira protagonistak, hitzaldiak are atseginagoak eta diamikoagoak eginez. Hitzaldiak honako tabernetan ospatuko dira: Ñam (Antigua), Mala Gissona, Alboka, y Amuitz. Además, este año como novedad, haremos una sesión especial en el bar Manuel de Errenteria.

Bestalde, edizio honetan, ikerketa-zentroetako, unibertsitateetako eta komunitate zientifikoko erakundeetako hizlariek hartuko dute parte, besteak beste, CIC biomaGUNE, DIPC, Biodonostia, Aranzadi, BCBL, Polymat. Hizlari protagonisten artean, Jordi Llop-ek motordun nanomedikuntzei buruz hitz egingo du, Gabriel Molinak teknologia kuantikoetan argiak duen botereari buruzko hitzaldia eamgo du eta Ander Izetak zelula kantzerigeno “turuletoei” nola aurre egin azalduko digu. Programa osoa ikusgai dago https://pintofscience.es/.

Pint of Science munduan

Aurten, 26 dira Lurrean egungo ikerketa zientifikoarekin bertako taberna eta lokalak betetzen dituzten herrialdeak. Kide australiarrak izango dira tabernetako ateak ireki eta jakintza eta honen hedapenagatik topatzen lehenak. Haiekin eta mundu osoko lan-talde handi honen gainerako herrialdeekin batera, 3 eguneko maratoia hasiko da tabernetan zientziaren inguruan.

Beste urte batez, Pint of Science errealitate bat da

Pint of Science nació en mayo de 2013 en Reino Unido, cuando dos investigadores: Michael Mostkin y Praveen Paul organizaron un evento en sus laboratorios con el fin de mostrar la investigación que realizaban a personas afectadas por distintas enfermedades mentales. Ellos mismos comprobaron la gran repercusión que tuvo en esos pacientes, y así pensaron, si la gente va a la ciencia… ¿por qué no llevar la ciencia al lugar donde está la gente? Los bares. Poco se imaginaban que unos años después, este bien llamado festival, daría la vuelta al mundo.

Pint of Science 2013ko maiatzean jaio zen Erresuma Batuan, bi ikertzailek (Michael Mostkin eta Praveen Paul) beren laborategietan, gaixotasun mentala zuten pertsonei buruturiko ikerketa erakusteko ekitaldi bat antolatu zutenean. Paziente horietan ikerketaren inguruko azalpenak izan zuen eragin handiaren ondorioz, eta jendea zientziara gerturatu izanagatik, zientzia jendea elkartzen den lekura eramatea erabaki zute. Baina nora ordea? Tabernetara. Gutxi izango ziren handik urte batzuetara, jaialdi ezagun horrek munduari bira emango ziola usteko zutenak.

Gainera, PoS 2023 ez litzateke posible izango jaialdia babesten duten eta doan izatea errazten duten erakundeen laguntzarik gabe, hala nola FMC Campesural Solutions eta Vadillo Asesores estatu mailan edo DIPC, Donostia Sustapena, FCM, CIC biomaGUNE, Polymat, CIC nanoGUNE, CFM eta Vadillo Asesores Donostian.

Maiatzaren 22, 23 eta 24an zientzialariekin elkartuko gara zientziaren eta dibulgazioaren alde!

Ezagutzera eman:
X