Elkargoan kidetzea eta atxikitzea
Nor kidetu daiteke elkargoan?
Industria Ingeniaritzan eta Industria Ingeniaritzako Masterrean titulua lortu duten pertsonak edo aurreko tituluen homologazioa lortu dutenak egin daitezke elkargoko kide.
Nor atxiki daiteke?
Ingeniaritzako edozein titulazio lortu duten pertsonak atxiki daitezke, eta hori eskatzen duten Ingeniaritzako azken ikasturteko ikasleek, aurrez Elkargoko Gobernu Batzarrak onartuta. Elkargokideen antzeko abantailak eta betebeharrak izango dituzte.
Tituludunaren eta ikaslearen barne araudia
Alta hartzeko dokumentazioa
- Elkargoan kidetzeko eta atxikitzeko inprimakia, jatorrizko sinadurarekin edo digitalarekin
Alta-inprimakia - NAN tamainako argazkia.
- NANaren fotokopia.
- Elkargoan kidetzeko eta atxikitzeko aukerak:
- Tituludunak: tituluaren jatorrizkoa edo sinadura digitala duen kopia, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria aurkeztea.
- Ikasleak: azken ikasturtean matrikulatuta egotearen egiaztagiria.
- Atzerriko titulazioetarako, nahikoak dira aurreko dokumentuak atxikipen-kasuan. Elkargoan kidetzeko nahitaezkoa da Industria Ingeniariarekin edo Industria Ingeniaria Masterrarekin homologatutako titulua aurkeztea.
Dokumentazioa nola aurkeztu:
- Dokumentazioa Elkargoaren bulegoetan aurkeztu.
- Dokumentazio eskaneatua ingeniariak@ingeniariak.eus emailera bidali.
Hiru hileroko kuota
Doan sartzeko kuota
Adina | Kuota (€) |
---|---|
28 urte baino gutxiagokoak | 5 € |
28-30 | 25 € |
31-35 | 30 € |
36-64 | 36 € |
65 urtetik aurrera* | 5 |
*65 urtetik aurrera: derrigorrezkoa Industri Ingeniarien Elkargo batean kide gisa gutxienez 15 urtez egon izana.
Kuota hobarituak
Kuotak hobarituak izan daitezke inguruabar hauetan:
- Ikasleak
Hobari hori eskuratu ahal izango dute azken kurtsoko Ingeniaritzako Graduko edo Masterreko ikasleek, laneko diru-sarrerarik ez badute.
- Langabezia-egoeran egotea
Egoera hori justifikatzeko, hiruhileko bakoitzean indarrean den enplegu-eskatzailearen txartela aurkeztu beharko da. Hobari horrek gehienez 2 urteko muga izango du, eta horiek igarotakoan, modu automatikoan itzuliko da Elkargoko kuota-erregimen orokorrera.
- Estatu espainiarretik kanpo bizitzea (Gipuzkoako muga-zonan izan ezik)
Egoera hori justifikatzeko, egoeraren ebidentziak aurkeztu beharko dira. Adibidez, oniritzia, lan-kontratua… egiaztagiria aurkeztu beharko da, urtero berritzeko, urte bakoitzaren hasieran.
- Ekintzaileak
Hobari hori lor dezakete proiektu ekintzaile bati ekin izanaren ebidentziak aurkezten dituzten Elkargoko kideek. Eskaera espresuki onartu beharko du Gobernu Batzarrak. Gehienez urtebeteko hobaria.
- Bestelako egoerak
Kuotan hobaria eska dezakete aparteko egoeran dauden kideek, eta hiru hilean behin justifika dezaketenek. Eskaera espresuki onartu beharko du Gobernu Batzarrak eta 2 urteko iraupena izango du gehienez.
Hobaria lortzeko eskakizunak
- Aurreko 12 hiletan Elkargoko kide izatea, kuotak hobaririk gabe ordainduta.
- Hobari-eskaera idatziz egitea (emaila ingeniariak@ingeniariak.eus helbidera), hasierako edo berritzeko egiaztagiriak erantsita.