Ezagut gaitzazu

Zer da Elkargoa?

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala zuzenbide publikoko korporazio profesional bat da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun juridiko, publiko eta pribatu osoa dituena, bere xedeak betetzeko. 1998an eratu zen, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizial zaharraren (1951ean sortua) banantzetik sortua.
Bere finantzaketaren oinarria dira elkargoan kidetzeko kuoten diru-sarrerak, bisen eskubideak eta ingeniarien kolektiboarentzat eta gizartearentzat sustatzen ari den zerbitzuak.
Elkargoaren xedeak eta funtzioak eta beste informazio gehigarri bat bere Estatutuetan zehazten dira.

Gipuzkoako Elkargoaren Estatutuak
Industri Ingeniarien Elkargoak eratzeko Dekretua

Kokapena eta ordutegia

Helbidea: Zubieta 38, behea
20007 Donostia / San Sebastián
Neguko ordutegia: 8:00etatik 19:00etara astelehenetik ostegunera
8:00etatik 15:00etara ostiralean
Udako ordutegia: 8:00etatik 14:00etara ekainaren 1etik irailaren 30era
Telefonogunea eta Elkargokideak: 943 42 39 18 ingeniariak@ingeniariak.eus
Kontabilitatea: 688 64 40 49 maiteder@ingeniariak.eus
Enplegua: 688 64 40 49 lanbide@ingeniariak.eus
Prestakuntza eta komunikazioa: 622 56 00 42 ikasi@ingeniariak.eus
Oniritziak: 688 64 39 92 josune@ingeniariak.eus
Jarduerak. Kultura eta aisialdia: 688 64 39 92 kultura@ingeniariak.eus

Harreman instituzionalak

  • Euskal Kontseilua

    2001-03-02an, ostirala, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2001/36 Dekretua argitaratu zen, Euskal Herriko Ingeniari Industrialen Kontseilua sortzen zuena. Dekretu horretan jasotzen den bezala, Kontseilua sortzen da lanbidearen ordezkaritza gorenerako eta defentsarako gizartearen interes eta premiekin kongruentzian, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan. Autonomia Erkidegoko hiru Elkargoek osatutako organismo bat da, askotariko alderdiei heltzen diena: oniritzi-irizpideak batzetik izaera askotako jarduerak antolatzera: profesionalak, prestakuntza, laguntza, kultura, etab; arau deontologikoak prestatzetik Administrazioaren proiektu arauemaileei buruz informatzeraino. Erabilgarria da, baita ere, irizpideak batzeko eta sinergiak sustatzeko, eta Industria Ingeniaritzak ahots bakarra izan dezan gure inguruneko erakundeen aurrean.

    Estatutos Consejo Vasco

  • C.G.C.O.I.I. – Consejo General de Colegios Oficiales de Ingenieros Industriales

    1949ko apirilaren 9an, Industria eta Merkataritza Ministerioaren Dekretu bidez, Industri Ingeniarien Elkargoak eratzea baimendu zen. Industria-ingeniarien jardun profesionala Estatu osoan garatzen zenez, bere Estatutuetan lurralde-esparruko Elkargoak sortzea eta Elkargoen Kontseilu Nagusian koordinatzea jaso zen. Dekretu berean, Kontseiluari eta Elkargoei zuzenbide publikoko korporazioen maila eman zitzaien.
    Estatutuek hamaika lurralde-elkargo sortzea baimentzen zuten, gero banandu egin direnak, gaur egungo hemeretziak eratu arte.

    Kontseilu Nagusiaren web-gunea
    Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialen eta haien Kontseilu Nagusiaren Estatutu Orokorrak

  • AIPE – Espainiako Ingeniari Profesionalen Elkartea

    AIPE pertsonak ziurtatzeko erakunde bat da ingeniari profesionalaren figura, IP®, sortu duena pertsonak (ingeniariak) ziurtatzeko. AIPE erakunde pribatua, independentea, irabazi-asmorik gabea da, nazioko, erkidegoko eta nazioarteko esparruetan aitortua izan nahi duena, eta gizarteari balio tekniko eta zientifikoa eman nahi diona, Ingeniaritzako profesionalen kalitatea sustatuta eta garatuta. Industria, Ontzigintza, Nekazaritza, Meatze, Mendi Elkargoek eta ICAIk osatzen dute.

    AIPEren web-orria
    AIPEren Estatutuak

  • Beste erakunde batzuk












Gobernu-organoak eta giza taldea

Batzar Orokorra

Elkargoaren borondatearen adierazpen-organo gorena da. Elkargokide guztiek osatzen dute. Urtean bi Batzar Orokor egiten dira, eta horietan gutxienez aurreko urteko kontuak, hurrengo urteko aurrekontua eta memoria onartu behar dira.

Gobernu Batzarra

Elkargoaren zuzendaritza-organoa da, bere eskumena dira haren zuzendaritza eta administrazioa.

Batzarkideak

DEKANOA
Anacabe Uriarte, Asier

DEKANORDEA
Plaza Oscoz, Jose

IDAZKARIA
Herrador Asenjo, Tania

DIRUZAINA
Martínez Rodríguez, Jose Miguel

KIDEAK
Celigüeta Azurmendi, Iñigo
Ganzarain Epelde, Jaione
García Grande, María Soledad
García de Cortazar, Miren
Gomendio Ruiz, Amaia
Herrero Eizmendi, María
Madoz Michaux, Miguel Angel
Martín San Vicente, Ignacio
Matey Muñoz, Luis Mariano
Mujika Garitano, Faustino
Oñoro Pancorbo, Enrique

GONBIDATUAK
Fernández Blanco, Olatz
Lete Nuñez, Ainhoa

ENPLEGATUAK
Zuzendari-gerentea: Alex Abancens
Transformazio digitaleko bulegoa: Iñaki Sayar
Elkargokideak eta Aurreikuspena: Izadi Arizmendi
Komunikazioa: Irati Binue
Kontabilitatea eta Enplegua: Maite Eder Amilibia
Prestakuntza eta Komunikazioa: Saioa Amilibia
Oniritziak eta Jarduerak: Josune Irigoien

Misioa, ikuspegia eta balioak

Misioa

Erakunde hau helburu hauei begira dago: Industria Ingeniaritzaren interesen defentsa; garapen profesionalera zuzendutako zerbitzu-prestazioa; kultura eta aisialdia, Elkargoko kideen artean lotura bat sortuta esperientzia eta ezagutza konpartitzeko; lanbidearen ospea gizartean areagotzea eta herritarren interesen babesa.

Ikuspegia

Ezagutza, esperientzia eta kezkak konpartitzen dituzten Ingeniaritzako profesionalen topagune izatea, lanbidearen ospea eta gizartearen ongizatean eskainitako laguntzaren aitorpena bilatuz.

Balioak

Elkargoko kide guztiek balio jakin batzuekin bat datozen portaerak izatea nahi litzateke. Hauek dira:

  • Deontologia
  • Profesionaltasuna
  • Lankidetza
  • Gizarte-erantzukizuna
  • Komunikazio gardena

Kode deontologikoa

Kode deontologikoa

Ingeniariaren lanbideak pertsonen bizitzaren alderdi askotan du eragina, hala nola segurtasunean, ekonomian eta ongizatean. Inguruabar horretatik erantzukizun saihetsezin bat sortzen da hirugarrenen aurrean.
Kode hau arau multzo bat da ingeniariei erabakiak hartzean gida gisa balio diena.
Egiaren, zintzotasunaren, leialtasunaren, ekitatearen, irekitasunaren, gaitasunaren eta erantzukizunaren printzipioen aplikazio unibertsalen oinarrizko ildoak ditu oinarri.

Kode deontologikoa

Elkargoaren memoria

Elkargoak memoria bat argitaratzen du urtero, barnean hartzen dituena amaitutako ekitaldiko datu ekonomikoak eta Elkargoan egindako jarduera garrantzitsuenak.

Elkargoaren memoria

X