Ingeniaritzaren arloan diharduten emakumeen lana ikusarazteko, ‘Emakumeak Ingeniari’ mahai-ingurua antolatu du Elkargoak

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoak ‘Emakumeak ingeniari’ mahai-ingurua antolatu du Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan, datorren otsailaren 14an Beasaingo Usurbe antzokian 10:00etan, eta DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako jardunaldia izango da.

Ingeniaritzaren arloan diharduten emakumeen lana ikusarazi eta Ingeniaritzarekin zerikusia duten ikasketekiko interesa piztea izango du helburu mahai-inguruak. Gainera, Ingeniaritzaren inguruko tabuak apurtzea eta ikasleak zientziarekin zerikusia duten ikasketetara hurbiltzea ere izango da jardunaldiaren xedea.

Hori dela eta, Ingeniaritzaren arloan lan egiten duten lau emakumerekin eskutik garatuko da mahai-ingurua: Laida San Sebastian, Entrepeneuship Teknologiako korrdinatzailea, izango da moderatzailea eta, hizlariak, aldiz, Aurea Inurrategui, Mondragon Unibertsitateko ikerlaria; Saioa Mujika, Mercanzan negozio-adimena; eta Maider Arana, Lortek-en PhD ikaslea, izango dira.

Bestalde, Emakumeak Zientzian ekimenak programa zabala eskainiko du otsailaren 8tik otsailaren 16ra bitarte. Ikasleentzat, familientzat, txikientzat eta, oro har, zientziarekiko interesa duen pertsona orori zuzendutako hainbat ekintza daude antolatuta: tailerrak, bisitak, hitzaldiak, erakustaldiak, etab.

Ikusi Emakumeak Zientzian ekimenak eskaintzen duen programa zabala!

Compartir en:
X